.

2020/03/26



"Bigarren errutina prest daukagu jada! 
Honekin bat, topatu ahal duzue hurrengo ekintza: ERRONKA KOOPERATIBOAK gauzatzeko behar duzuen informazio guztia hurrengo helbidean:


Animatu eta aktibo jarraitu!"


2020/03/23


Etxean egoteko garaia iritsi zaigu. Arduratsu jokatu behar dugu geure burua eta maite dugun pertsona guztiena babesteko. Baina ez larritu! Hau ekaitz bortitz bat bezala hartuko dugu eta ekaitzak etortzen diren bezala joaten dira ere. Gutxi barru bueltan izango gara eskolan, parkean, mendian... baina guztia beste kolore batekin, distiratsuagoa. Bitartean, aprobetxatu behar dugu familiarekin disfrutatzeko. Egoera guztiek bere alde ona izaten dute eta honetan, familiarekin denbora gehiago pasatzeko oparia izan da. Hori bai, ez ahaztu zeinen garrantsitzua den aktibo mantentzea gure gorputzaren orekarako. Hortaz, ezinbestekoa da egunero ariketa fisikoa egitea. Bideo honen bitartez bakoitzak bere eguneroko errutina disenatu ahal izango du. Horretarako, aukeratu behar duzue eduki multzo bakoitzetik ariketa bat eta ariketa fisikoa lantzeko taula oso bat izango duzue.
 Animo eta disfrutatu!