.

2018/10/16


UMENTZAKO SAIOA ARETAN!!

Datorren larunbat honetan (urriak 20), ERIZ MAGOA izango da Aretan, hainbat magia-truku erakusteko.
Jarraian, ohiturari jarraiki, ASKARI gozoa banatuko da bertaratutako guztientzat. Amaitzeko, UDAZKENEKO IZAKIAK egiteko eskulan saio bat izango dute gure umeek. Ez aitzakiarik bilatu: badakizu Sorgin Zapatuak programaren saiora hurbildu behar duzula. Larunbatean, ARETAko Kultura Etxean (Errementeria baserria) eta Kirikiño taldeak kudeatua. Ohi bezala, umeei (5-12 urte) zuzendua, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.